XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan honek, batez ere, eukaristia-tradizioa aztertzen du, eta ez kultu-egintza aldetik bakarrik Eukaristia hartuaz, baizik izen horren barnean sartzen diran espiritual gai gehienak (esker egintza, goresmena, sakramentua).

Lehendabizi Eukaristiak Itun Zaharrean dituen sustraiak gogoratzen dizkigu judutarren berakoth eta kristauen Eu-charis eta urrena antzinateko kristauen anaforak (Didache, Apostoluen Constituzioak deritzana, Addai eta Mari, Apostoluen Tradizioa); azkenean garai hauetako Eukaristiaren azterketa bat.

Honela egileak Eukaristia barrutik bizitzera eraman nahi gaitu, ez eukaristiaz eginiko teologia batetik (teologia urteetako manualetan aurkitzen duguna), gaurko eukaristia-formulak eta haueri sorrera eman zienak daukaten eukaristia-teologiatik baizik.

Alde hontara, Bouyer-en lana Jaunaren Deian aurreko zenbakian berri eman zan liburuak osotzen du: Louis SOUBIGOU, Les préfaces de la liturgie.

1'go tomoa 1967'an, 2'garrena 1969'an.

Honek, gaur erromatar meza-liburuan aurkitzen diran prefazio guziak, hiru eukaristia-otoitz berriak eta Gure Aita argitzen ditu.

Gure artean ere gai hontaz beste liburu bat azaldu da: NUEVAS EUCARISTIAS Lan honek helburu pratikogoa du, eta batez ere, irakaskintza eta katekesis eginkizunetarako gaiak ematen ditu.

Prefazio eta anafora berrien argitalpenetan aurkitzen diran beste dokumentuetatik dotrina ateratzen du.

Gaiak:
- Katekesiarako gaiak.
- Anaforaren sentidua.
- Gai premiazkoenak.
- Textuen ezberdintasuna.
- Anafora berriak.
-Anaforaen bereizitasunak erromako liturgian.
- Oharrak
.

Baita ere aurkitzen dugu anafora berrien azterketa bat Escucha Israel sortaren 2'garren zenbakian; igandetako Irakurgai berriei azalpenak, ELE, Barcelona 1969.

EL OFICIO Y SU CELEBRACION EN LAS COMUNIDADES RELIGIOSAS 236 orr..

Liburu ontan arkituko dituzu lekaimeek Eliz-otoitzari buruz, 1969-ko apirilean Madrid-en izan zituzten itzaldi-gaiak.

Seireun bat lekaime bildu ziran.

Auentzat ez ezik, guretzat ere balio aundiko dira liburu ontako itzaldiak, teoloji aldetik sakon eta mamitsuak diralarik.

Itzlari edo irakasleak auek ziran: Patino, Farnés, Cabestrero, Fernández de la Cuesta, A. Schô*kel, Oñatibia Aitak, eta B. de Isusi Ama.

Itzaldi guzien artean, Farnés-ek emana txalotuko nuke gehienik: Otoitzak duen egitekoa Eliza-osotze-lanean.

Jainko-erriaren jaiot'egunean, Jaube-k bere erria lehenengo aldiz bildu zuanean, Israel-en egitekoen artean otoitza gohieneko mailan jarria izan zan.

Au gogoan artuz, teoloji aldetik ondo ulertzen dira otoitz-bizitzari emanak dauden lekaime eta lekaideen bizitzak.

Eta otoitz-giro ori Jainko-errian indartzeko on diran beste bide guziak ere orrela ulertzen dira.

Bide auek era askotakoak izan ditezke: ordu-garaiak, musika, testoak eta abar.

Gainerako itzlariek, bide auek aztertzen dituzte.

A. Patino-k baditu gauza ederrak otoitzerako egiazko garaiari buruz.

Baita A. Schô*kel-ek ere Eresi azal gogorrenekoeri buruz.